Claire Ducreux
- Zirkua
- Dantza
Claire Ducreuxek Lyongo Goi Mailako Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalaren diploma eskuratu zuen dantza garaikidearen sailean, 1992an.
1992tik 1999ra, hainbat konpainiarekin dantzatu zuen: Cie Marie-Claire Decavel (Chambéry), Cie Marie Coquil (Brest), Cie Pedro Pauwells (Parise), Cie Marie-Anne Thil (Estrasburgo) eta Cie Myriam Dooge (Paris).
1999an, Leandro-Claire konpainia sortu zuen, Leandre Ribera pailazo katalanarekin. Elkarrekin, Fragile karrikako ikuskizuna sortu zuten; ikuskizun hura hainbat aldiz saritua izan zen: Valladolideko Karrikako Antzerki eta Arte Festibaleko epaimahaiaren lehen saria, Vila-Realeko XIII. Karrikako Antzerkiaren Festibaleko publikoaren lehen saria eta Tarregako XIX. Fira de teatre al carrer jaialdiko publikoaren bigarren saria. Gero, Madame et Monsieur ikuskizuna sortu zuten, Mallorcako Teatro del Marren ikuskizun onenaren publikoaren saria eskuratu zuena. Bi ikuskizun haiek mundu osoan zehar hainbat urtez aurkeztu zituzten.
2004an, karrikako antzerki eta dantzarako lehen soloa sortu zuen: De Paseo. Leioako Umore Azokako karrikako artisten sari berezia eskuratu zuen.
2008an, bere bigarren bakarkakoa sortu zuen: Barco de arena. Big Prize Miramiro saria eskuratu zuen, Ganten, 2009an.
Eta, 2012an, hirugarrena: Le sourire du Naufragé.
Hiru ikuskizun horiek La Trilogie du Vagabond trilogia osatzen dute, eta gaur egun mundu osoan aurkezten ari dira (Alemania, Ingalaterra, Australia, Belgika, Hego Korea, Danimarka, Espainia, Finlandia, Italia, Japonia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Suitza...).
Bakarkako ibilbidearekin batera, 2005ean pailazo-dantzari gisa ari izan zen Rodó zirku-ikuskizunean (2006ko Kataluniako Zirkuko Sari Nazionala eskuratu zuena), eta 2010ean Toni Mirarekin sortu eta dantzatu zuen En attendant l’inattendu ikuskizunean (2010eko Manacorreko La fira de teatreko ikuskizun onenaren publikoaren saria).
2014an, Clairek aretoetarako lehen bakarkakoa aurkeztu zuen: Réfugiée Poétique. Fira de Tarregan sortu zuen, 2014ko irailean.
2017ko maiatzean, SILENCIS ikuskizunak (2016ko sorkuntza) karrikako ikuskizun onenaren saria irabazi zuen Valladolideko Karrikako Antzerki eta Arte festibalean.