Collectif Primavez

  • Zirkua

Carampan elkarrekin ikasi ondoan, eta ESACetik, Lidotik eta CRACetik ateratzean, artista batzuek erabaki zuten Primavez kolektiboa sortzea, 2015ean, Lille hirian.

Hala, bizitzan eta eszenatokian zuten gogaidetasun handia indargune bihurtu zen, eta artista horiek bultzatu zituen beren proiektu artistikoak elkarrekin gauzatzera. Konpainia berehala ezagun bihurtu zen Frantziako iparraldean.

Primavez kolektiboak bere burua definitzen du askotariko proiektu artistikoak (bakarkako ikuskizunak, proiektu soziokulturalak, diziplina anitzeko artistak biltzen dituzten sorkuntzak) gauzatzeko plataforma gisa.

Konpainiaren kideak: 

  • Nely Michel Carrasco
  • Luca Della Gatta
  • Ariadna Gironés
  • Miguel Rubio
  • Noé Iglesias
  • Lucile Rouxel
  • Oriane Hoog
  • Emmanuel Vizcaino
  • Belén Bembe
  • Marie Raimbault