Compagnie 16ans d'écart
- Antzerkia
16 ans d’écart konpainiaren xedea da instalazioen, antzerkien eta emanaldien arteko ikuskizun hibridoak sortu eta hedatzea eta manifestazioak antolatzea; horretarako, Sandrine Cayol taula zuzendari eta eszenografoaren lan artistikoa bultzatzen du.
Honako helburu hauek betetzeko lan egiten du konpainiak: muga sozialak gainditzea, genero artistikoak nahastea, diskriminazio ekonomiko eta sozialen aurka borrokatzea, gizon eta emazteen arteko berdintasuna bultzatzea.
Eremu publikoan egiten dituen sorkuntzek baliabide parte hartzaileen forma hartzen dute, eta ikuskizunaren funtsezko hiru printzipioak zalantzan jartzen dituzte: publikoa, eszenografia eta aktorea.
"Nortasunik gabeko paretak eta siluetak. Horra hor aterpea, etxerik gabekoendako harrera-zentroa, santutegia, pasagunea, baina ez geldilekua. Bizi ibilbideen bidegurutze bat da, non besteen begietan berriz bizi hartzen baita. Hor, hitz egin, irri egin, leher egin eta maitatzen da."
Kideak:
- Taula zuzendaritza eta sorkuntza: Sandrine Cayol
- Ekoizpen eta garapen arduraduna: Ferru Sarah