3637 konpainia

  • Antzerkia
  • Dantza
  • Txotxongiloak
  • Instalazioa - Arte bisualak

3637 konpainia Sophie Linsmaux, Bénédicte Mottart eta Coralie Vanderlinden-ek sortu zuten, 2008an, Bruselan.

Bizi garen munduaren irudira, gai potolo, zabal eta konplexuak aipatu nahi ditu. Konpainiak premiazkoa dela deritzo gai horietan nork bere lekua aurkitzea eta baieztatzea. Sorkuntzatik sorkuntzara, azkenean, konpainiaren identitate bilakatu da forma, hizkuntza eta unibertso artistikoen nahasketa. Ingurumen desberdinetatik etorritako jendeek eta hainbat sentsibilitatek elikatzen dute 3637 konpainia. Hitzak, mugimendua, txotxongiloa, soinu-unibertsoa eta abar uztartzen dituen ikuspegi artistikoa garatzen du. Transmisio-molde anitz eskaintzen ditu, eta, beraz, interpretazio-ildo anitz.

Kideak

  • Sophie Linsmaux
  • Bénédicte Mottart
  • Coralie Vanderlinden
  • Marie Angibaud

Denboraldia