Blabla Productions
- Objektu-antzerkia
Blabla Productions konpainia 2004ko udaberrian sortu zen Montpellierren. Bere xede artistikoa Fabien Coulonen proiektuen inguruan artikulatzen du.
Ikusmena eta zentzua lehenesten ditu Coulonek bere lanean. Gorputza proiektuen erdigunean dago, zinema mutuan bezala. Hitzekin komunikatu ordez, nahiago du gorputzaren hizkuntzarekin komunikatu.
Ikertutako munduari garrantzi handia ematen dio, sinesgarria izan behar du. Askotariko gurutzamenen emaitza da. Ikusleak emozionalki parte hartu behar du; gibelerateko urrats bat egitera gomitatzen da ikuslea, eta, hola, bere haur denborako izaera berpiztera.