Branca konpainia

  • Antzerkia
  • Objektu-antzerkia
  • Dantza
  • Musika

Branca, hots, adarra, lotura-sinboloa da. Izan ere, osoki naturaren parte gara, eta horrek elkarri lotzen gaitu.

Branca konpainiak ingurune naturala hautatzen du jokaleku gisa, gure gizatasuna eta ahultasunak aipatzeko eta gure ohiko muga kultural eta sozialetarik libratzeko. Bidaiatzera gomitatzen gaitu, bestearen ezagutzera eta, ametsetan murgiltzera, betiere arintasunez eta poesiaz.

Hiri-ingurunean, galdekatzen ditu naturak gure bizian duen lekua eta gure bilakaera.

2017an sortu zen konpainia. Berehala, muga artistikoetatik askatu zen eta diziplinarteko obrak sortu zituen –antzerkia, dantza, musika, objektuen antzerkia, arte plastikoak…–.

Kulturaren bilakaeraz eta kultura-eragileen arteko elkartasunaz axola duenez, Hendaiako Borderline Fabrika kolektiboaren (Pirinio Atlantikoak), Fédération Taularen (ikuskizun bizia Ipar Euskal Herrian) eta Grand’Rueren (Akitania Berriko karrikako arteen federazioa) kide da.

Elkarrekin, gizarte lotura birsortuko dugu!

Denboraldia