Compagnie du Dr Troll

  • Magia

Baptiste Arnaud koordinatzaile artistikoak sortu zuen Dr. Troll-en konpainia, 2003ko abuztuan, Tarn departamenduko Albi hirian.

2007tik profesionala den talde horrek hiru kide iraunkor ditu eta kanpoko noizbehinkako hogeita hamar bat aktore. Haien trebetasunek sorkuntza proiektuak aberasten dituzte.

"Magia da gure arte-diziplina gogokoena; baina, gustatzen zaigu magiaren azterketan sakontzea, hura beste arte batzuekin uztartuz. Hala, argazkia, txotxongiloa, ipuina, poesia, musika edo itzalak erabiltzen ditugu gure ikuskizunetan.

Garrantzi handia ematen diogu gure ikuskizunen formatuari, beti xerkatzen baitugu emozio magiko indartsuak sortzea, jendearekiko hurbiltasun eta etxekotasun handiko harremanak finkatzea eta arte-diziplina berezi hori aurkezteko eta gauzatzeko neurri ideala errespetatzea.

Magiari, irudimenari eta emozioei buruzko ikerketa- eta esplorazio-lanarekin luzaz segituz, espero dugu gure zaletasuna ahal bezainbat partekatzea."

Kideak:

  • Baptiste Arnaud
  • Simon Tapin

Denboraldia