Compagnie Joli Mai

  • Antzerkia

Félicie Artaud taula zuzendari, antzerki idazle eta antzezlea da. INSASen (Brusela) ikasi ondoan eta Belgikan ibilbide profesionalaren parte bat egin ondoan, Les Nuits Claires konpainia zuzendu zuen 2018 arte, eta, ondotik, Joli Mai konpainia sortu zuen 2019an. Chris Markerren filmean inspiratua –eta hari omenaldia eginez–, konpainiaren izena udaberriari, berrikuntzari eta utopiari eskaini oda bat da.

Konpainiaren sorkuntzak gazteei eta helduei zuzenduta daude. Antzezlearen jokoa bere lan artistikoaren ardatz nagusietarik bat da, gorputzaren hizkuntzari buruzko lan berezia egiten baitu Artaudek. Hedaduraz, gorputza eta, batez ere, “ezindutako” gorputza obren sujet bilakatzen da batzuetan (Tourette eta Une forêt).

Begien bistakoa delako, baina baita erabaki kontziente baten ondorioz, ikuskizunetako protagonistak emakumeak dira. Ardatz intimo eta politiko horren bidez, Artaud saiatzen da, molde umilean, emakumeak eta emakumeen gorputzak ikusgarri bilakatzen.

Antzezle profesionalekin egindako sorkuntzez gain, Félicie Artaudek hemengo eta hango herritarrekin ere sortzen ditu ikuskizunak. Orduan, adin, leku eta klase sozial guzietako antzezleekin lan egiten du. Lurralde-sorkuntza horiek sormenaren pizgarri diren abentura kolektiboak bizitzeko arragoa dira.