Compagnie Oh! Oui...

  • Antzerkia
  • Musika

Badu 20 urte baino gehiago Oh ! Oui... konpainiak antzerki musikala sortzen duela. Alor artistiko desberdinak nahasten ditu, hots, testua, antzerkia, zuzeneko musika, kantua, dantza eta bideoa.

Testu ekletikoak –historikoak, zientifikoak, filosofikoak, literarioak eta lekukotasunak–muntatzen ari izan ondoan, gure testuak idazten hasi ginen, beti musika-konposizioekin batera, gure ikerketaren eta gure sorkuntzen funtsa baitira haiek.

Konpainiaren kideak:

  • Joachim Latarjet eta Alexandra Fleischer, konpainiako zuzendari artistikoak
  • Marie Ben Bachir, ekoizpen-administratzailea