Das Arnak

  • Zirkua

Zirku garaikideko hirukotea da Das arnak. Ile tiratzea, dantza eta barra txinatarra uztartzen ditu.

Artista bakoitzak bere alorrean urte luzez lan profesionala egin ondoan, Das Arnakeko hiru emazteek beren ohiturak baztertu eta proiektu hau idazteko gogoa izan zuten. Gure baitan diren klixeak eta usaiak ikertzeko asmoa zuten, nehorrek ezagutzen ez zuen alor baten bidez: kapilotrakzioa edo ileen tiratzea. Eta eremu neutro eta ezezagun honen bidez, beren alor artistikoen arteko bateraguneak aztertzeko bidea aurkitu dute. Alor berri hori elkarrekin ikasi eta Das Arnak konpainia sortzea erabaki zuten, proiektu honi bizi emateko.

Denboraldia