Dis bonjour à la dame konpainia

  • Zirkua

Dis Bonjour à la Dame konpainia 2005ean sortu zuen Nicolas Ferrék, eta orain Pia Haufeurtekin batera zuzentzen du.

Gaur egungo karriketako pailazoa den Frigo pertsonaiaren joan-jinak antolatzen ditu konpainiak, 2005etik. Hala, Frantziako eta Europako errepideetan gaindi, badu urteak bere hozkailua darabilela Frigok. Baina, hau ez da etxetresna elektrikoen afera bat; konpainiaren zinezko xedea honakoa da: jendea kausitzea!

2021ean, TTUTT denboraldi bukaerako hitzorduaren karietara, FRIGO ikuskizuna aurkeztuko du Dis bonjour à la dame konpainiak.

Denboraldia