DONC Y CHOCS

  • Antzerkia

DONC Y CHOCS  aktoreen kolektibo bat da. Augusto Boalen Zapalduaren Antzerkia izeneko mugimendu artistiko eta sozial erabat humanista eta taburik gabearen parte sentitzen da.

Gure antzerki ekintzak molde interaktibo eta sentikorrean lantzen ditugu; gizarte gaiei buruzkoak izan ohi dira, eta partekatzeko eta elkarbizitzarako nahia lehenesten ditugu. Antzerki-forma ludiko horien bidez, ikusleak akuilatzen ditugu giza jokamoldeak aztertzera eta horien alde ala kontra agertzera.

Antzerki errealista eta dinamiko bat eraikitzen dugu, zeinak gizakia emozioen eta munduaren irudikapenen bidegurutzean jartzen baitu.

Artista independenteak gara, gogoeta militante batean murgilduak. Ez dugu arauemaileak izan nahi. Gure kontakizunen bidez mundua zalantzan jarri nahi dugu, eta topagune eta elkarbizitzarako gune bat ireki.

Eremu publikora egokitutako ikuskizun ausartak sortzen ditugu; arteari eskainiak ez diren lekuetan aurkezten ditugu, edozein jenderentzat izatea nahi dugulako.

Lan sexualari dagokionez, eztabaida piztu nahi dugu, tabuak hautsi, gai politiko honi heldu nahi diogu, gizakiak eta elkar bizitza lehenetsi nahi ditugu.

Kideak:

  • Artisitko zuzendaria/ Antzezlea : Stéphanie PIN
  • Produkzio kargoduna: Arnaud SAINT MARTIN
  • Produkzio eta banaketa kargoduna: Jean-Philippe RAYMOND
  • Antzezlea: Sophie AGUSSOL
  • Antzezlea: Cécile AUBAGUE
  • Antzezlea: Jérôme BENEST
  • Antzezlea: Laure BEZOLLES
  • Antzezlea: Julie BRUNIE TAJAN
  • Antzezlea: Valentin CALONNE
  • Antzezlea: Elodie HAMAIN
  • Antzezlea: Remi LABROUCHE
  • Antzezlea: Aurélie LOPEZ
  • Antzezlea: Nicolas SOULARD
  • Antzezlea: Benjamin VIGUIER

Denboraldia