Entre les gouttes

  • Antzerkia

Entre les gouttes konpainiak antzerki-forma askatasun osoz ikertu nahi du.

Bere ikuskizunak publiko zabal batengana heltzen dira. Zintzoki hitz egin nahi du, gizatasun liluragarri baten bidez eraikiz kontakizunak eta emozioak. Xedea da ikuslea errealitatearen eta iratzarririkako ametsaren artean bidaiaraztea.

Oinarrian, munduaren hainbat ikuspegi adierazteko eta partekatzeko beharra dago, intimoa eta poetikoa lehenetsiz, betiere publikoa hunkitzeko.

Ikuskizuna oraino lantzen ari da. Askotariko giro, gai eta kodeak ikertzen ditu, intuizioak, emozioak, irriak, malkoek, hotzikarak edo kontenplazioak bultzaturik...
Minimalismoa, iragankorra, sinpletasuna eta ur tanta baten grazia.

Kideak:

  • Lise Hervio, taula zuzendaria eta antzezlea
  • Laurie Lévêque, hedapen arduraduna
  • Anais Sindera, antzezlea eta ikusizko komunikazio arduraduna
  • Emmannuelle Thomé, antzezlea
  • Laetitia Triou Delalande, antzezlea
  • Rémi Gallais Babin, antzezlea
  • Francisco Dussourd, eszenografoa
  • Jonathan Harscoët, antzezlea
  • Maryse Urruty, antzezlea

Denboraldia