Formol Laborategia

  • Antzerkia

Formol Laborategia antzerki elkartea 2019. urtean sortu zen egungo euskal kulturak planteatzen dituen hainbat erronkei heltzeko asmoz. Batetik, Euskal izateari eta, zehatzago, gazteriari buruzko hausnarketa bat burutzea, hots, gure belaunaldiari ahotsa ematea.

Hartara, gazte belaunaldiei zuzenduriko obrak plazaratzea, belaunaldi berriak antzokietara erakartzeko asmoz. Bestetik, euskal kulturgintzarekiko dugun erantzukizunari heltzea, gure alea jarriz,

euskarazko sorkuntzak herrigintzaren oinarrian daudenaren jakinpean. Eta azkenik, antzerki garaikidean murgildu eta poetika eta estetika berriak arakatu eta lantzea, eta laborategi moduan gauzatzen den ikerketa eszenikoari lekua ematea.

Denboraldia