HIKA TEATROA

  • Antzerkia

HIKA euskal gizartearen parte da. Euskal antzerkian erreferente. 33 urteko ibilbidearekin poesia bisuala eta errebeldia eszenikoa landu ditu, Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean. Antzerkia eta dantza dira HIKAren esparru nagusiak eta hauek estilo eta genero ezberdinetan landu ditu: kalea, aretoa, testu-antzerkia, keinu-antzerkia edo mugimendua. Zirkoa eta musika ere presente izan dira hainbat kolaborazioetan. Halakoek sektorean duen presentzia bizirik mantentzen eta sortzaile ezberdinekin sinergiak eraikitzen laguntzen diote.

HIKA Teatroak bitartekaritza eta sentsibilizazio programak lantzen ditu ikuskizunetan publikoak fidelizatu eta berriak erakartzeko asmoarekin.

  • Agurtzane Intxaurraga
  • Teresa Sala
  • Asun Etxeberria
  • Kolaboratzailea: Jon Ander Alonso

Denboraldia