Javier Aranda

  • Txotxongiloak

Antzezlea eta txotxongilo jokalaria da Javier Aranda. Zaragozako Antzerki Eskolan ikasi zuen.

Badu hogei urte baino gehiago hainbat konpainiatan ari dela: Teatro El Temple, Teatro Arbolé, Gaiarre antzokia, Aragoiko Antzerki Eskola...

Hainbat film luze eta laburretan parte hartu du.

Batzuetan antzezlea da, beste batzuetan txotxongilo jokalaria. Eta azken jarduera hori bere konpainiaren bidez garatzen du, non txotxongiloaren eta txotxongilo jokalariaren arteko harremanaren inguruko ikerketa-lan pertsonala egiten baitu.