Jon Ander

  • Antzerkia

Jon Ander filosofian eta Dantzerti Bilboko Arte Eszenikoen Goi Mailako eskolan graduatua da, gradu amaierako lan sarituarekin, gainera. Tarteka, proiektu pertsonalak garatu ditu ere. Dantzertiko ikasketetako praktikak Artedrama konpainiarekin egin ditu, bi urtez, Ander Lipusen zuzendaritzapean.

Egun, proiektu artistiko-pedagogiko anitzetan murgilduta dago Busturialdean eta HORMAN POSTER taldearen parte da.

Aktore moduan, Arriaga antzokian Gerard Jones-en Madrigales ikuskizunean eta Escapade antzokian lan egin du ere. Arriguri ikus-entzunezko proiektuaren sortzaileetariko bat da, bertan ekoizpen eta interprete lanak egiten dituelarik. Festibal askotan parte hartu du hizlari moduan: Arrakala, Zurrunbilo…

Denboraldia