La Méchante Compagnie

  • Antzerkia

La Méchante Compagnie 2020ko uztailean sortu zen, Prunelle Giordano antzezlearen ekimenez.

Kontakizunaren arteen eta antzerkiaren bidegurutzean, La Méchante Compagnieren ikuskizunek goraki eta ozenki erraten dituzte hitzak. Izan ere, konpainiak istorioak kontatzen ditu, baina istorio gaiztoak, gure irudimen kolektibotik jalgitakoak.

Ahoz aho transmitituak, moldatuak eta azkenean jendeen ahotik bilduak izan diren istorio hauek konpainiak itsuski oratu, xehagailutik pasa eta labean erre ditu, zuei kontatu aurretik. Ispilu-joko bat bezala, konpainiak iragana zalantzan ezartzen du, gertakari historikoetatik hasi eta ipuin tradizionaletaraino, gizarte garaikideari buruzko galderak egiteko.

Kideak: 

  • Prunelle Giordano
  • Virginie Baro
  • Grégory Lavigne

Denboraldia