Les Petits Papiers

  • Antzerkia

Hitzak eta antzerkia, idazkiak eta ikuskizunak...

Les Petits Papiers konpainia nahien eta topaketen arabera dabil.

Bidaiei buruzko istorioen gidaliburuak, konta-hariak idazteko tailerrak… baina baita ikuskizunak ere eszenatokian, karrikan edo beste leku batzuetan. Eta leku haiek ahalaz ezohikoak izan behar dute, ikusleak kausitzeko, ganerretan, egongeletan, sotoetan edo baratzeetan.

Izan ere, afera da, oroz gainetik, istorioak kontatzea... eta istorioak nonahi, noiznahi, sortzen dira. Hauek entzuteko prest egon besterik ez dago.

2008an sortu zen Les Petits Papiers. Baionan plantatua da, eta idazle garaikideak ezagutaraztea du xede.

Denboraldia