Mouka konpainia

  • Txotxongiloak
  • Objektu-antzerkia

Pragan 2006an sortutako txotxongilo-konpainia da Mouka.

Onirismoa eta egunerokoaren errealitatea uztartzea gustatzen zaio, eta zoragarria eta ikaragarria nahastea ere. Gizakia bere alde intimo eta sekretuenetarik aztertu eta azaltzen du, eta poesia finaren eta gure gizateriari buruzko behako zorrotzaren arteko eszena-estetika garatzen du.

2009an, konpainiak Rouge Chaperon ikuskizuna sortu zuen. Bere kideen nahiak eta energiak antzerkitik kanpo jokatzera bultzatu zuen. Jendeen etxeetako atea jo zuen orduan, ipuin tragiko hura egongeletan, sotoetan edo ganerretan aurkezteko.

Bidean kausitutako otso guzien etxeetan sartu zen...

Mouka konpainiak mundu xelebrea aurkezten dio publikoari. Usaiako bideetarik kanpoko memento bat bizitzeko aukera eman eta jendearen bizi arrunta inarrosten du. Bere sorkuntzek eszenografia arina eta teknika mailako autonomia dute ardatz.

2014az geroztik, ibilbide aberatsa izanik, konpainiak erabaki zuen sorkuntzak oinarritzea jendeekilako topaketen bilaketa horretan eta identitate hura baieztatzea. Txotxongilo, objektu-antzerki, itzal-antzerki, maskara eta aktore-jokoaren bidez, ipuin tradizionalak hartu eta moldatzen ditu, haiei bizia eman eta jendea kausitzeko.

2016az geroztik, Ahurtin plantatu da konpainia, Euskal Herrian, Marion Gardie sortzailearen sorterrian. Akitania Berriko lurraldeari lotuak dira konpainiako bi txotxongile-jokalariak, bai beren jatorriagatik, bai beren egungo bizilekuagatik (Euskal Herria eta Dordoina), eta, horregatik, zubi kultural eta artistikoak egin nahi dituzte beren bi lurraldeen artean. Akitania Berriko Eskualdeko Kontseiluak eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluak dirulaguntza eman diote konpainiari.

Kideak:

  • Marion Gardie
  • Claire Rosolin

Denboraldia