Pudding Theatre

  • Antzerkia

1999ko maiatzean, mahastizainen etxola ttipi batean, konpainia bateko kideek izen bat eta identitate bat bilatu zuten... Ingurumen desberdinetatik zetozela, beren buruaz trufatzen bazakitela eta umilak zirela erakusten zuen zerbait, zer! Hala sortu zen Pudding Théâtre konpainia.

Konpainiari gustatzen zaio karrikarekin eta karrikarendako sortzea, jendeari istorioak kontatzea publikoa dramaturgian inplikatuz, eta ikuskizunetan pertsonaia indartsuak, efektu bereziak, makinak eta gitarra elektrikoa sartzea. Pudding Théâtre konpainiak giza gaiak besterik ez ditu kontatzen, kanpoan, barnean, denentzat.

Denboraldia