Rouge Elea

  • Antzerkia
  • Zirkua

Rouge Elea 2013an Euskal Herrian sortutako konpainia bat da. Corinne Cella zirkurako artista eta antzerkigileak eta Ander Fernandez musikari eta autoreak zuzentzen dute. Mugaz gaindiko talde artistiko batek osatzen du konpainia.

Konpainiaren sorkuntzak tokian tokiko inkesten, topaketen eta soinu, bideo edo testu bilketan oinarritzen dira. Nagusiki eremu publikoan aurkezten dira, eta bereziki zuhaitzen oinean eta naturguneetan. Rouge Eleak naturarekiko lotura balios hori zaintzen du, beti. Ikuskizun bakoitzean, askatasunaren nozioa –banakakoa, mugimendukoa, hitzezkoa, ekintzazkoa edo bestelakoa– galdekatzen du.

Kideak

  • Corinne Cella
  • Ander Fernandez

Denboraldia