Théâtre des Chimères

  • Antzerkia

1979an sortu zen Le Théâtre des Chimères. 1995ean, Biarritzeko “Les découvertes” izeneko lekuan plantatu zen.

Konpainia profesionalak ikuskizunak sortzen ditu, transmisio-lanak egiten, eta hemengo eta mugaz gaindiko konpainiei harrera egiten die bertan egonaldiak egin ditzaten. Lan tresna eta esperientzia artistikoak partekatzea du helburu.

“Les découvertes” arte-fabrika eta elkargune  bat da. Alde batetik, konpainiaren lantokia da, bere jarduera guzia antolatzeko gune zentrala. Eta, bestetik, amatur eta profesionalek erabil dezaketen baliabide-zentroa da.