Toutito Teatro
- Antzerkia
Ingurumen desberdinetarik jin artistek (Frantzia, Txile eta Hungaria) sortu zuten Toutito Teatro, haien ezaugarri kulturalak sorkuntzetan bateratzeko asmoarekin. Ixchel Cuadros eta Sandrine Nobileauk Limogeseko Théâtre de L’Union CDNeko Akademian elkar ezagutu zuten, 1999an.
Gero, Budapesteko Théâtre des Ailes-en segitu zuten trebatzen. Han, Ádám Baladincz kausitu zuten. 2007an, Normandia Beherean elkartu ziren hirurak, arte-proiektu baten inguruan, eta, orduan, familiei zuzendutako obrak lantzen hasi ziren. Pixkanaka, ikusizko eta keinuzko antzerkia garatu dute, non formen arteko zeharkakotasuna baita ardatz.