Xake Produkzioak
- Antzerkia
2015ean sortu zen XAKE Produkzioak, KEPA ERRASTI eta XABIER ORMAZABALen eskutik, 2014ko udazkenean AITONA MANTANGORRIA izeneko laburmetraia estreinatu ostean. Produkzioaren helburua da XAKEk sortutako ikus-entzunezko eta antzerki lanak ekoiztu eta ikuslearengana iristea.
2016ko maiatzaren 6an, MAMI LEBRUN estreinako antzezlana aurkeztu zuten Tolosako Topic Aretoan. Ordutik 30 emanalditik gora egin dituzte eta 2018an XVIII. Donostia Antzerki Saria jaso zuen antzezlan honek.
2018ko maiatzaren 4an, LUR izeneko bigarren antzezlana estreinatu zuten. Antzezlan honek, 2018an, Azpeitiako XXXVI. Euskal Antzerki Topaketetako Ikuslearen Saria jaso zuen. 2019an, gaztelerazko bertsioa estreinatu zuten FETEN jaialdian, ALEX izenarekin.
2020ko irailaren 18an, FADOAK ENTZUTEN ZITUEN GIZONA izeneko hirugarren antzezlana estreinatu zuten, konpainiaren bosgarren urtemugaren karietara. 2021ean, XXI. Donostia Antzerki Saria jaso zuen antzezlan honek.
2023ko maiatzaren 26an, POSTDATARIK GABEKO GUTUNAK izeneko laugarren antzezlana estreinatu zuten, Tolosako Leidor antzokian.