CONFERENCE : Théâtre et littérature : quels liens ?

Iratxe Retolaza

  • Antzerki Zikloa
  • Age Adulte
  • Langue Euskara
  • Durée 60'

Antzerkigintzaren eta literaturgintzaren arteko zubiak etengabeak izan dira euskal kulturan. Alde batetik, izan badira bi esparru horietan aldi berean jardun duten (eta diharduten) kulturgileak: antzerki-gidoigintzan aritu izan dira idazle ugari, literatura dramatikoa elikatu dute kulturgile zenbaitek, antzezpenean zein idazketan jardun duten kulturgileak izan dira, eta abar. Beste alde batetik, bi esparruen arteko mugako espazioak ere garatu izan dira: performantze literarioak, errezitaldi antzeztuak, antzezpen literaturizatuak, eta abar. Azkenik, literatura lan batzuek antzezpen egokitzapenak izan dituzte, edota antzezpen batzuek literatura egokitzapenak izan dituzte.

Mintzaldian hiru zubi horietan arakatuko dugu, euskal kulturaren ibilbidean antzerkigintzaren eta literaturgintzaren artean garatu izan den elkarlan eta gurutzatze horiek ikusarazte aldera.

En savoir plus sur la compagnie :

Saint-Pée-sur-Nivelle - Salle culturelle Larreko
vendredi 30/10/2026. 18:30