La femme de pierre edo La Baleine

Mecanica Théâtre

  • Antzerkia
12 urtetik goiti
Frantsesez
60'

Urririk

Mecanica Théâtre konpainiak leku orotako antzerkia eskaintzen du, ahal bezainbat jendek ikus dezan. Gaiak larriak edo sakonak badira ere, alaiak izatea nahi du, aldi berean. Histasunaren monotonia baino, nahiago ditu biziko emozioen eta koloreen gorabeherak. Horretarako, eguneroko heroi bizi-biziak taularatzen ditu.

Antzerki lan honetan, konpainiak gure jendartea galdekatzen du, erantzun garbirik proposatu gabe. Hastapenean, harria besterik ez omen zen; eta, bukaeran, harria besterik ez omen da izanen. Baina, zer gertatzen da bien artean? Zer gertatzen da gure begien aitzinean?


Banaketa artistikoa:

  • Idazlea: Javier Barandiaran
  • Sorkuntza: Javier Barandiaran eta Manuelle Ripert
  • Antzezlea: Manuelle Ripert
  • Soinu eta bideoko teknikaria: Jean-Claude Mailly
  • Argi sorkuntza: Aitz Amilbia munduko teknikari hoberena


Apaimenak:

64 Departamenduko Kontseilua, Euskal Hirigune Elkargoa

Informazio gehiago taldeari buruz:

Sare - ABIAN! 2020
ostirala 25/09/2020. 19:30
Sare - ABIAN! 2020
larunbata 26/09/2020. 19:00

BETEA

Ikusgarri hau, ABIAN! kultur denboraldiaren irekitze asteburuan aurkeztuko da.


KASU! 

Erreserbatutako txartel GUZIAK INFO gunean (SALLE POLYVALENTE) hartu/trukatu behar dira.   

Ikuskizun bakoitzeko: emanaldia hasi baino 15 minutu lehenago ager zaitez.  

Ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenago agertzen ez diren pertsonen tokiak berriz banatuko dira