L’après-midi d’un foehn

Non nova konpainia - Phia Ménard

  • Txotxongiloak
  • Instalazioa - Arte bisualak
  • Adina 4 urtetik goiti
  • Hizkuntza Hitzik gabe
  • Iraupena 40'
  • Prezioa

    10€ - 6€ - 4€

Ikuskizun hori koreografia bat da txotxongilo jokalari batentzat, txotxongiloentzat, aireztatzeko gailu batentzat eta teatro puska batzuentzat –plastikozko zakuak, beroki bat, aizturrak, itsasgarri bilkari bat, makila bat eta aterki bat–.

Claude Debussyren hiru obraren doinuek akuilaturik –L’après-midi d’un faune, Nocturnes eta Dialogue de la Mer et du Vent–, ballet-nagusi batek aire korronteetan bultzatu plastikozko dantzarien koreografia bat sortzen du. Haiek hunkitu behar izan gabe, txotxongiloek gero eta gizatiarragoak dirudite, mugimendu askatasuna dutelako eta aireak odol jarioa balitz bezala zeharkatzen dituelako. Plastikozko zakuen manipulazioaren, haien bilakaeraren eta transformazioaren ondorioz, txotxongilo jokalariaren eta txotxongiloen artean gene burasozko harremana garatzen da. Orduan hasten da abentura; fenomeno termikoen araberako ustekabeko topaketak gertatzen dira, hala nola dantzari izar baten sortzea, binakako urrats bat, ballet talde handi baten su artifizialak, munstro bat...

Nanteseko Historia Naturaleko Museorako "mugimenduaren" gaiari buruzko instalazio bat egiteko eskaerari erantzunez, 2008ko urrian airea esploratzeko ideia ukan nuen, bai eta irudimenari buruz zuen ahalmen ikusgarria aztertzeko ideia ere. Museoan ordu luzeak pasatu nituen gauez bakarrik ibiltzen, ugaztun bizigabe anitzez inguraturik, halako espazio batean zerk arranguratzen ninduen ulertzeko.

Azkenean, ulertu nuen gauzarik asaldagarriena aire korronte falta zela. Beraz, eboluzioaren galerian, haizagailu isil batzuk instalatu nituen. Animalien ileen karraska arinarekin ohartu nintzen ororen buru heriotza irudikatzen zuen leku batean nintzela. Museoa, orduan, hilerri bat bilakatu zen niretzat; baina, erabaki nuen han berriz bizia sartzea, ustekabeko maneran. Plastikozko zaku arrosa bat airean mugitzen hasi zen animalia hilen artean, bisitari ezegoki bat bezala! Orduan agertu zitzaidan plastikozko zaku eraldatuekin forma koreografiko bat idazteko nahia.


Banaketa:

  • Interprétationen : Cécile BRIAND 
  • Direction artistique, chorégraphie et scénographie: Phia MÉNARD
  • Composition sonore : Ivan ROUSSEL d’après l’œuvre de Claude DEBUSSY
  • Création régie de plateau et du vent : Pierre BLANCHET
  • Création lumière : Alice RÜEST
  • Régie lumière : Olivier TESSIER
  • Diffusion de la bande sonore : Olivier GICQUIAUD
  • Régie plateau et du vent : Manuel MENES
  • Conception de la scénographie : Phia MÉNARD
  • Construction de la scénographie : Philippe RAGOT assisté de Rodolphe THIBAUD et Samuel DANILO
  • Création costumes et accessoires : Fabrice Ilia LEROY
  • Photographies : Jean-Luc BEAUJAULT
  • Co-directrice, administratrice et chargée de diffusion : Claire MASSONNET
  • Régisseur général: Olivier GICQUIAUD
  • Assistante d'administration et de production : Constance Winckler
  • Chargée de communication et de production : Justine Lasserrade

Nahitaezko aipamenak:

Coproduction et résidence La Comédie de Caen, centre dramatique national de normandie,La brèche –Centre des arts du cirque de Basse-Normandie –Cherbourg, Festival Polo Circo –Buenos Aires (avec le soutien de l’Institut Français)Coproduction EPCC-Le Quai, Angers et le réseau européen IMAGINE 2020 –Art et Changement Climatique, Scènes du Jura, scène conventionnée « multi-sites », La Halle aux Grains, scène nationale de Blois,Cirque Jules Verne –Pôle Régional des Arts du Cirque –Amiens, le Grand T –scène conventionnée Loire-Atlantique –Nantes, Théâtre Universitaire –Nantes, l’Arc, scène conventionnée de Rezé, Parcde la Villette –Paris et La Verrerie d’Alès en Cévennes/Pôle National des arts du Cirque Languedoc-Roussillon. Résidence Les Subsistances 2010/2011, Lyon, France.Avec le soutien du Théâtre de Thouars, scène conventionnée en collaboration avec le ServiceCulturel de Montreuil-Bellay, leGrand R –scène nationalede La Roche-sur-Yon et Le Fanal –scène nationale de Saint-Nazaire.La Compagnie Non Nova–Phia Ménardest conventionnée et soutenue par l’État –Préfetde la région des Pays de la Loire -direction régionale des affaires culturelles, la Ville de Nantes, le Conseil Régional des Pays de la Loire et le Conseil Départemental de Loire-Atlantique. Elle reçoit le soutien de la Fondation BNP Paribaset de l’Institut Français. La Compagnie Non Nova –Phia Ménard est artiste associée àMalraux scène nationale ChambérySavoieet au TNB, Centre Européen Théâtral et Chorégraphique de Rennes.

Informazio gehiago taldeari buruz:

Senpere - Larreko kulturgunea
igandea 10/04/2022. 17:00

Ikussgarri hau lurraldeko biran izanen da:

  • Senperen apirilaren 11 eta 12an
  • Luhuson apirilaren 14 eta 15an

Eskolendako

  • CP
  • CE1
  • CE2
  • CM

Ikusgarriari lotua den kultur ekintza

Formakuntza Arte Bisualen inguruan (FR)

Ikus_arteen_inguruko_formakuntza.pdf Xehetasun gehiago ukaiteko