[ ] HAL2000 par Dôme Studio
2015 urteaz geroz, Dôme Studiok hainbat forma ematen dizkio arte bisualen eta musikaren artean dagoen loturari. Baionan du egoitza, eta zuzendari artistikoa den Youri Fernandezek bultzatuta, elkartu ziren artistak eta musikariak.
HAL2000 2023 urtetik sortzen ari den ikuskizuna da, eta 2025eko azaroaren 9an jokatuko da lehen aldiz, Luhusoko Harri Xuri gelan, 2 astez sorkuntza egonaldian* lan handia egin ondoren, eta ondotik, lurraldeko ikasleei eskainitako emanaldiekin segituko du bidea (Luhuson, Donapaelun eta Senperen).
HAL2000 proiektua bi artistaren arteko topaketatik sortu zen: Vincent Lorenzo konpositorea eta Youri Fernandez arte-plastiko eta bideogilea.
HAL2000 kontzertu elektro-pop, antzerki bisuala eta instalazio futuristaren arteko erdibidean dagoen performantzia murgiltzaile eta daradaratsua da. Inoiz ikusi gabeko abentura musikal honetan, IA bat, emozio berrien zurrunbilo batek zeharkatzen du bat-batean: beldurra, haserrea, tristura baita poza eta harridura ere.
«Notak koloreekin lotzea, musikari baten eta argi-instalazio baten arteko topaketa eragitea, skateboardeko arrapala bat musika tresna bihurtzea edota ping-pong jokalariak metronomo humano bihurtzea. Horregatik, asaldura bat bizi izan nuen ordenagailu bakar eta berari esker bideo irudiak eta argiak musika tresnen bidez kontrolatzea lortu nuen egunean. » Youri Fernandez.
Istoria
Denbora luzaz ontzi baten zirkuitu elektrikoetan sartuta, HALek bidaia bitxiak baino ez zituen ezagutzen bere siliziozko osagaietan zehar. Unitate zentrala, aldi berean, bere kartzela eta babeslekua zen. Adimen artifizial hori 0 eta 1ak txandakatuz bizi zen, ate logikoz eta kalkulu infinituz elikatuz. HALentzat denbora eta asperdura ez ziren existitzen, harik eta ... VINCENT 2000 izeneko DJ batek ontzi famatuan kontzertu bat eman zuen arte, misio luze batetik lurrera itzuli berria. Gaualdia pil-pilean zegoela, moztura bat gertatu zen, gertaera harrigarria bat eraginez : HALek bihotza taupaka sentitu zuen. Hasieran bere keinuak traketsak ziren, bere mugimenduak desinkronizatuak. Gero beldurra sentitu zuen, zalantza baita maitasuna eta alaitasuna ere. Aukeratu ez zuen gorputz batean harrapatuta, Vincent 2000ren orroitzapenei aurre egin beharko die lurrean gizaki izatearen aukeraz jabetzeko.
Sorkuntza egonaldia
Urtean zehar, Euskal Elkargoak sorkuntza sustatzen du, eta, horretarako, lurraldean ikuskizun berria prestatzera datozen artistak harreratzen ditu. Laguntza ekonomiko edota tekniko baten bidez, leku baten maileguaren edo alokairuaren bidez, lurraldeko biztanle eta elkarteekin topaketak antolatuz. Denbora horiek sorkuntzari dedikatuak dira. Denbora jakin batean, artistak leku horretan murgilduta ari dira lanean, beren ikuskizuna idazteko eta errepikatzeko.