MURGILTZE-EGONALDIAK

Kultura Zuzendaritzako Gazteria eta Bitartekaritza zerbitzuak haur eta gazteei zuzendutako ikuskizunak sortu nahi dituzten artistei proposatzen die aste batean edo bitan eskola bateko egoitzean finkatzea.

Prozesu horri esker, ikasleek aukera dute hartutako artisten sortze-prozesua ezagutzeko, eta, proiektuen arabera, haiek ere parte har dezakete. Era berean, artistei aukera ematen die abian duten sorkuntza zuzenean publiko batekin topo egiteko, aldatzeko, egokitzeko, probatzeko, besteak beste. Dispositibo honen ondorioak partaide guzientzat onak dira : izan ikasle, artista edota irakasle.

Lurodei

Azaroaren 3tik 7raino, Izpurako Eskola publikoko ikasleek Lurodei ikuskizunerako sorkuntzaren baitan murgilduak izanen dira. Maylis Raynal eta Manon Irigoyen xedea : Kontu eta Kanta sorkuntza hau deneri zuzendua izan dadila.

Bidean den sorkuntza :Lurodei

Maitasunaz, askatasunaz, naturaz mintzo da Lurodei, tresna eta kantu lurtarrekin zein kosmikoekin.

Tradiziozko kantuei itxura modernoagoa, popa, onirikoa eta magikoa emateko egindako moldaketa lanari esker, gure lurraldeko figura mitologiko handietatik abiatu nahi dute, hala nola Basajaun, Mari, Laminak, XXIn mendean inskribatutako historia berri bat sortzeko asmoz

Entzungai hemen

Txorien Begietan - Dans Les Yeux Des Oiseaux de LURODEI

 

Izpurako ikasleentzat asmatu duten proiektua : Mamarroak

Ikasle kopurua : 36 CE1/CE2. 4 enfants ULIS

Ordu kopurua : 18 oren

Disziplina : Musika

Egutegia :

15 egun egonaldi : Azaroaren 3ko astea eta abendoaren 8ko asteak.

Lehen etapa : euskal mitologiako irudi enblematiko batzuk aurkeztea, eta, gero, kanpoan ibiltzea, naturaren soinuak entzutea, natura behatzea... eta natura horretan bizi daitezkeen izaki fantastikoak imajinatzera bultzatzea.

Bigarren etapa : iruditeria eta istorioak eraiki eta garatzea: zein pertsonaia/izaki, zein trama, etabar

Hirugarren etapa : ikasleek irudikatu dituzten izakiei buruzko istorioak idaztea.

Laugarren etapa : artistek ikasleei eskatuko diete istorioentzat soinu-unibertso bat irudikatzeko: nola hitz egiten duten beren sorkariek, zer ahotsekin, zer soinurekin? Nola egin daiteke zuhaitzek haizean ateratzen duten zarata, gaueko zaratak, ibaikoak eta abar birsortzeko? ibilaldietan bildutako objektuekin edo bestelako soinu objektuekin, instrumentuak erabiliz...

Azken etapa : haien historiak eta haien zaratak grabatzea.

 

Azken hitza artisteri :

«Ikuskizun hau sortzeko, haurrekin tailerrak funtsezkoak dira, haiekin izandako ideia eta iruditeria hartu-eman horietatik abiatuta asmatuko baitugu oholtza gainean antzeztuko dugun ipuina. Hitz batez labur biltzeko, ipuin bat idatzi nahi dugu haurrekin, familia osoarentzat. Istorio guziak ez dira gure azken forman jasoko, baina, hala ere, funtsezko inspirazio-iturri izango dira guretzat. Haurrak eta haien imajinarioak ditugu gogoan gureak elikatzeko! »

Sorkuntza berria : L’île qui n’aimait plus les chats (behin-behineko titulua )

Azaroaren 17tik 28ra, Akamarreko ikasleek Une Hirondelle Compagnie taldeko kideen eta proiektu berriaren ezagutza eginen dute : Isabelle Aupy-k idatzitako L’homme qui n’aimait plus les chats liburutik abiatuta asmatzen ari diren ikusgarriarena hain zuzen.

Sorkuntza berria :L’île qui n’aimait plus les chats (behin-behineko titulua )

Sophie Kastelnik, zuzendari artistiko, antzezle eta musikariak, Isabelle AUPYren eleberria aurkitu zuen 2020ko udaberrian konfinamendu garaian. Berehala liluratu zuten estiloak, esanaren egokitasunak, umoreak eta bertatik sortzen zen poesiak. Garai hartan bizi genuenaren paraleloak begietara jauzi egin zion, gatuek «ez-esentzial» gisa inposatu ziguten plazer kategoria hura pentsarazten ziotelarik. Batez ere gazteentzat antzerkiaren bidez istorio hau esateko gogoa, kolpez agertu zitzaion esentzial gisa.

Liburua  :

Kontinentearen parrean den ugarte bateko jaun zahar batek ugarteko eta bertako biztanleak kontatzen ditu: itsasargi-zaina, poeta, apeza, irakaslea.

Itsasoaz, haizeaz eta haien gatuetaz mintzo da, betidanik, haien erritmoan joan eta etorri ibili dira, haien hautuen araberan. Baina esplikaziorik gabe desagertzen direnean, talde osoaren bizitzeko modua da mehatxupean aurkitzen da.

Isabelle Aupyk testu dotore, errebelde eta ausarta eskaintzen digu, gure askatasunen hauskortasunaz ohartarazteko eta ideiak aldatzeko hizkuntza manipulatzen den mundu baten ulertzeko.

Sorkuntza 2027ko lehen seihilekoan plazaratuko da eta anartean, Akamarreko ikasleek eraikitzen ari den antzerki hortan murgiltzeko aukera izanen dute.

 

Azken hitza artisteri  :

Ikasleek konpainiari lagunduko diote proiektua sortzeko prozesuan. Egunero joango dira Une Hirondelle Compagnietaldeko kideak ezagutzera, sorkuntza prozesu baten deskubritzeko :

©taularatzea,

©txotxongiloen sorkuntza eta animazioa,

©ikuskizunarekin batera joango den sorkuntza musikala.

Ikasleek antzerki eta gorputz adierazpen tailerretan parte hartuko dute, sortzen ari den antzezlaneko pertsonaien inguruan.

"Sorkuntza abentura berri baten abiapuntuan gaude hemen, hizkuntzaren eta adierazpen askatasunaren inguruan. Helduei zuzendutako eleberri batean inspiratuta, proiektu honek forma berri bat hartzen du, gaztarorako berrasmatua. CM1 eta CM2ko ikasleekin elkartzea benetako esperimentazio-eremu bilakatzen da: trukerako espazio bat, non gure hitza haienarekin kontaktuan eraldatzen den. Haien erreakzioek, hitzek eta iruditeriek elikatuko dute sortze prozesua, etorkizuneko ikuskizunaren muinean kokatzeraino"