NIRE AITAK HARRIAK ERRETZEN ZITUEN…
Tian Gombau katalandarraren sorkuntza berria !
Sentsibilitate handiko ta dohaintsu den objektuen egile, zuzendari, antzezle eta manipulatzaile den Tian Gombauk, mundu osoko eszenatokietan egin duen 35 urteko ibilbidean erakutsi du oso gutxirekin istorio handi eta ederrak sor daitezkeela.
Bere ikuskizunetan giro magikoa sortzen du, publikoa irudimenezko mundu berrietara eramanez. Bere behatzen azpian sinpletasunez eta poesiaz den denak eraldatzen ditu.
Harriz harri, Zapata berriak eta, azkenik, Nire harriak harriak erretzen zituen ikuskizunekin, hamabost urte inguru daramatza lurralde honetan gaindi, Xiberutik Lapurdiraino, Baxe Nafarroa zeharkatuz. Katalan poliglota honek sentiberatasunez hunkitzen ditu ikusleak, poesiaz eta eztitasunez betetako orroitzapena utziz
