Pernette konpainiarekin topaketa

[  ] (c)Michel Petit

Nor zira? Zer egiten duzu? eta Zergatik?

Denboraldiko artistekin topaketak, kultura sortzaileen ikuspundutik deskubritzeko.

 

Urtarrilaren 23tik 30era, sorkuntza-egonaldi baterako, Pernette dantza konpainia errezibitu zuen Euskal Elkargoak, CCN Ballet Biarritzekin eta Ziburuko Herriko Etxearekin elkarlanean, Ziburuko lehengo dojo gelan. Hala, konpainiak inauteriei buruzko Heyoka sorkuntza berria landu ahal izan zuen.

Aste hartan, konpainiak zenbait errepetizio saio egin zituen. Gainera, Ziburuko Marinela eskola publikoko 3. urteko ikasleak kausitu zituen, bitartekaritza-proiektu baterako. Azkenik, Begiraleak dantza taldearekin lan egin zuen ere, eta konpainiako hiru dantzariek, artista plastikari batek eta Nathalie Pernette konpainiako koreografoak maisu klase bat eman zuten.

Egonaldiaren ondotik, urtarrilaren 28an, larunbatean, Bixintxoetarako, Bal de Sortilèges izeneko sorginkerien dantzaldia antolatu du konpainiak, jende guziei irekiak ziren tailerretan parte hartu zuten gazteekin batera.

 

Nor zara?

 

Konpainia sortu zenetik, Nathalie Pernette dantzari eta koreografoak Frantzia osoan eta atzerrian aurkezten ditu bere ikuskizunak. Esperimentatzeko eta jendea kausitzeko nahiak gidatzen dute bere sorkuntza-jarduera, eta hainbat bide hartzen ditu, aretoetatik eremu publikoraino, betiere beste arte-diziplina batzuez aberastuz. Gainera, ekoizpen- eta hedapen-jarduera zabal baten inguruan, dantza garaikideari buruzko sentsibilizazio-ekintza anitz egiten ditu.

Zer egiten duzu?

 

Aste batez Ziburun murgildurik, batez ere Marinella eskolako ikasgela batean, bi gai landuko ditugu elkarrekin: gure baitan dagoen munstroaren gaia, baina baita Euskal Herriko pertsonaia ezaguna den sorginaren gaia ere. Jantziak eta osagarriak, soinu-ibilaldia eta dantza-sekuentzia finkoa sortuko dira ikasleentzat eta ikasleekin. Lanaren emaitza larunbat arratsean aurkeztuko da, eskolak eta Pernette konpainiak gidatuko duten Sorginkerien Dantzaldiaren hastapenean.

Zergatik landu Ihauterien gaia ?

 

Badu zenbait urte Nathalie Pernettek gogoa duela gure bizian dantza gehiago sarrarazteko, zuzenean dantza eginez, bistan da, baina baita proiektu ikusgarriak eta parte hartzaileak asmatuz ere, zeinek leku ederra uzten baitiote bakoitzak asmatzeko duen gaitasunari. Dantza agertokietan erakusten bada ere, karriketan ere ager daiteke. Hala, Ihauterien gaiarekin bereziki, karrika bestaren lekua bilaka daiteke, baina baita urteetan metatu tentsio eta beldurrak uxatzeko tokia ere. “Heyoka – La tête à l’envers” Pernette konpainiak akuilatu Ihauteri-proiektua Auxerre hirian plazaratuko da 2023ko maiatzean, eta gure baitan dauden munstroen gaia landuko )du partikularki.