PETIT THEATRE DE PAIN konpainiarekin eleketan

(c) Guillaume Méziat

 

Nor zira ? Zer egiten duzu ? Eta zergatik ?

 

Rencontre avec les artistes et projets de la saison pour découvrir la culture du point de vue des créateurs.

 

Duela bi urte, Euskal Hirigune Elkargoak, le Petit Théâtre de Pain konpainia sustengazen du gazteriak, gazteriarendako bultzatutako sorkuntza proiektuan. Sorkuntza, bitartekaritza, topaketa eta praktika artistikoaren bidez lurraldean gertatzen den proiektu eder hori aurkezten dizuegu.

NOR ?

 

Le Petit Théâtre de Pain 1994an sortu zen. Konpainia 13 pertsonak osatzen dute, eta hauetako bakoitza gure historia artistikoaren eta giza historia partekatuaren zaintzailea da.

Gure jardueraren funtsa da ikuskizunak sortzea. Eta gure oinarria da obrak taldean lantzea, gure garaiko gizon-emazteen kezkak islatzea, antzerki herrikoi eta puntakoa defendatzea.

Aretoetan eta eremu publikoetan lan egiten dugu, askotariko lurralde eta publikoak hunkitzeko –tokikoak, eskualdekoak eta estatukoak–. Badu hamar bat urte sorkuntza prozesuan hastapenetik parte hartzen duten idazleekin elkarlanean idazten dugula, gure ikuskizunen edukia are biziagoa eta sentikorragoa izateko.

Fabrikako logika horretan, transmisioa bidearen parte da. Hala, gure sorkuntzako eta hedapeneko jarduerez gain, arreta berezia ezartzen dugu jende guziei eskaintzen dizkiegun bitartekaritzako, sentsibilizazioko eta formakuntzako jardueretan.

QUOI ?

 

2019ko otsailetik azarora, Le Petit Théâtre de Pain konpainia ikasleekin egon zen, hiru astez, lurraldeko zenbait ikastetxetan, eta gazteekin honako galdera hau landu zuen: “Gaur egun nola handitu eta bizi?”. Hitz horien biltzetik lehenik poema luze bat sortu zen, gero Souleymane Diamanka slam kantariak poema moldatu zuen eta azkenik Maialen Errotabeherek melodia asmatu zuen.

Z partitura bat da, mintzatua eta erritmikoa. Koru fisikoa da, oldar bat bezala, soinu bakarrean. Denen kantu bat, oihu sendagarri bat, hitz jario lasterreko kexu bulta bat, alfabetoaren bukaerako belaunaldiaren poema luze eta pizgarri bat. Z belaunaldia.

Ikuskizun hori hogei bat gaztek eman behar zuten, eremu publikoan, lurraldeko zenbait festibal profesionaletan, 2020ko maiatza eta ekaina bitartean.

 

ZERGATIK gazteei galdezka ari izan?

 

  • Nolako haurrak moldatzen ditu gure jendarteak?
  • Nola proiektatzen dira haurrak gure jendartean?
  • Zer transmititu diegu? Zer huts egin dugu?
  • Zer amets dituzte? Eta gure ametsez zer egin dugu?

Ingurumen desberdinetarik jin gazteak elkartu eta haien arteko harremanak sustatu nahi genituen, galdekatuz haien nortasunak, pentsamendu-komunitateak eta munduari buruzko ikuspuntuen arteko desberdintasunak, baserrialdean, kostaldean edo hiri-ingurunean bizi direla kontuan harturik. Eta, gainera, elkarrekin bizitzeko eta eraikitzeko esperientzia bat proposatu nahi genien, objektu artistiko baten bidez.

Gaur egun nerabe izatea zer den ulertu nahi genuen; gure jendartean handitzea zer den. Hola, populazioaren lagin ttipi horren sentimenduen, izaeraren, igurikapenen eta beharren adierazle bat lortu nahi genuen. Helburua ez zen gazteriaren irudia marraztea, baizik eta aditzea guk –helduek, burasoek, irakasleek, hezitzaileek, hautetsiek– haienganik zer ikasi behar dugun.

Z proiektua VS COVID-19

 

Nola egokitu daiteke halako proiektu bat egungo testuiguruan?

Konfinamenduagatik, martxoan gure entseguak gelditu eta emanaldiak ezeztatu behar izan genituen.

Akabo entseguak egiten segitzeko eta ikuskizuna aurreikusitako egunetan bururatzeko aukerak.

Alta, horra zer pentsatu genuen: “Burdina berotan jo behar da”. Ez utz gogoa galarazten. Beste zerbait asma.

Konfinamendu garaian, ez zen erraza izan gure mundu ttipia berriz deitzea. Alta, haietako anitzek deiari erantzun zioten. Hala, konfinamenduaren hastapenetik, ahal den hobekien egin genuen gazteekin harremana mantentzeko; eta, azkenik, 12 gazterekin harremanetan egon ginen.

Gure poema luzea sortzeko entseguak egiten segitu genuen, astero, bideo konferentzien bidez. Gazteak lanari lotu zitzaizkion, urrunetik irakatsirik ere. Haien eta burasoen motibazioa guretzat zinezko oparia eta akuilatzea izan ziren.

Izan ere, egoeragatik gure proiektua aldatu da, eta, ondorioz, bi objektu artistiko eman ditu: sorkuntzaren ohar liburua eta Z bideokliparen errealizazioa, hastapenean aurreikusia zen ikuskizunaren partiturako elementuak berriz hartuz. Film laburra asteburu batean filmatu zuen Panarama Audiovisual-eko Marcell Erdélyik.

Nehoiz ikusi gabeko krisi ezezagunaren testuinguruan, gure ustez inportantea eta bidezkoa zen gazteen ahotsak entzunaraztea eta haien bihotz oneko engaiamendua ohoratzea.

  • Z prioektua Atalante zineman aurkeztua izanen da egun batez....bi konfinamendu artean

  • Info gehiago konpainiarei buruz konpainien orrian