Mukaren portreta
Mukaren portrata
Mouka Konpainiaren Hasian Hasi ikuskizunaren sorkuntzari lotuta, Irisarriko eskola publikoko laugarren eta bosgarren urteko ikasleek artistak beren eskolan errezebituko dituzte eta ikuskizunaren sorreran parte hartuko dute.
Marion Gardie eta Claire Rosolin-ek beren entresorta, edo zehazkiago erranik, beren "kabina aterpeduna", pausatuko dute Irisarriko eskola publikoan, 2026ko apirilaren 20tik 30era.
Hasian Hasi Kontzeptua deskubritu
Esperientzia indibiduala da, non publikoa gonbidatzen den kabina mugikor batean, emanaldi labur bat entzun eta ikusteko.
Ikasleek eta erakasleek, ipuin tradizional bat irudikatzen duen objektu bat hautatuko dute*. Hautu honek haien antzerki esperientzia baldintzatuko du, eszena pertsonalizatu baten bizitzeko parada eskainiz.
*Mouka Konpainiak egindako interpretazio librea ipuin hauen artean: Charles Perrault-en Bizar Urdina eta Hiru Txerritxoak, Grimm Anaien Hansel eta Gretel, Hans Christian Andersen-en Pospolo Neskatxoa...
Objektu Antzerki Iniziazioa
Ikasleek objektuak manipulatzen eta kontakizun batean integratzen ikasiko dute, eszenatokiko espazioa esploratzen duten bitartean. Urrats hau funtsezkoa da beren antzezlan laburrak sortzeko prestatzeko.
Idazkera eta Bilketa
Ikasleek sakonduko dute Moukak egindako ikerketan oinarrituz, hautuaren gaia, eta horrekin lotuta, euskal herriko mito eta ipuinekin lotura.
Proiektuak mito bat aztertuko du galdera zehatz bati lotua. Nola bilatzen dugu? Zergatik hautatu ipuin edo mito hau beste bat baino ?
Ikasleak artista gisa integratuak izanen dira, Moukaren talde artistikoa bezala, Hasian-hasi formatu berri honen garapenean.
- Aztertutako gaiak:
- Euskal Herriko ipuinak eta mitoak.
- Zer erran nahi du hautu baten egitea ?
- Adierazpen pertsonala : Ikasleak beren inguruneari eta hautuei buruz hausnartzera bultzatzea antzerki forma baten bidez.
- Trebetasun artistikoak garatzea: Ikasleei objektu antzerkiko teknikak aurkeztea eta eszena laburren sorreran gidatzea.
