BRONKS

  • Antzerkia
  • Dantza

La maison BRONKS
BRONKS publiko gaztearendako antzokia da, Bruselan. Lekua zinezko elkargunea da, non adin, hizkuntza, gustu, pertsonalitate eta arte mota desberdinak elkar gurutzatzen baitira. Antzokiaren berinazko aitzinaldearen gibelean, ekoizpen berriak sortzen dira, proiektuak garatzen dira, kanpoko ikuskizunak aurkezten dira, elkarlanak burutzen dira, eskolak errezibitzen dira eta antzeko ideiak baina iritzi desberdinak dituzten pertsonen arteko harremanak sortzen dira. Antzezlanak aurkezteko tokia da BRONKS, dela “etxekoak”,  dela kanpokoak. Denak dira ongi etorriak BRONKSera: beren bide artistikoa lantzen ari diren gazteak, jarduera osagarriak proposatzen dituzten erakundeak, eszenatokirik ez duten ekimen zirraragarriak eta lekurik ez duten artistak...

BRONKS ekoizpenak

Gai egoki eta ausartei buruzko antzezlanak ekoiztea galdegiten die BRONKSek sortzailegaiei eta sortzaile esperientziadunei. Dimentsio anitzeko antzerkia nahi du BRONKSek, eta ez antzerki arrunta!

Ekoizpen berri horiez gain, denboraldi bakoitzean errepertorioko beste antzezlan batzuk eskainiko ditu BRONKSek, antzokian berean edo biran beste leku batzuetan.