Née d'un Doute konpainia

  • Zirkua

2013an, Camille Fauchierrek zirkuko arteak hautatu zituen erran nahi zuena adierazteko, eta, orduan, Née d’un Doute konpainia sortu zuen.

2014an, ORIKAI proiektuari ekin zion (2016an plazaratu zuen), eta lehen emanaldiak eman zituen haur parkeen inguruan. Gero, Laetitia Vieceli eta Soslan Cavadore konpainiako kide bilakatu ziren, eta, orduan, aztertzen hasi ziren "kanpoaldea", hiria eta honen erabilerak. Konpainiaren helburua eguneroko gauzak desbideratzea da.

2018an, Duo d’escalier(Eskaileretako duoa) sortu zuen, espazio publikoan berean idatzia. Zirku eta mugimendu itxura hibridoko ikuskizun horretan, giza harremanen arrisku hartzea galdekatzen zuen.

2020ko martxoan, haur eta gazteendako lehen sorkuntza plazaratu zuen: Am Stram Gram. Jokoari buruzko hausnarketa, haurraren nortasuna eraikitzeko eragile gisa.

  • Camille Fauchier
  • Laetitia Vieceli
  • Soslan Cavadore