Elirale

  • Dantza

Elirale konpainia 2001ean sortu zuen Euskal Herriko Donibane Lohizune herrian (64) Pantxika Telleria koreografoak. Bere antzerki gestuala garatzea eta bere esperientzia koreografikoa partekatzea izan dira koreografoa konpainia-proiektu honi bizia ematera eraman duten helburuak. 18 urte geroago ere oraindik eguneroko pizgarri suertatzen zaizkigu helburu horiek.

Errekonozimendu profesional ondorioz, lanak nahiko azkar zabaltzen dira Bilbotik Baionara doan lurralde batean, hasiera batean Iruñetik igaroz. Koreografoak bi plano paralelotan lan egiten du:

  • publiko guztiarekin pieza esperimentalen bidez, in situ, Eliralerekin edo beste konpainia batzuen lankidetza-eskaerei erantzunez, Kukai edo LagunArteren kasuan adibidez.
  • publiko gaztearekin, 2005ean, Eliralerekin, ama bihurtuta.

Lodikroko eta Ninika antzezlanek, hurrenez hurren 2007an eta 2009an sortuak, Elirale konpainiak 3 urtetik aurrerako publiko gaztearentzako antzeztutako bi lan giltzarri izanik, 2008tik aurrera konpainia osatzen duten profesionalen talde iraunkorra bilduko dute. Konpainiarentzako eskualde-neurriko zabalkundea ere ekarriko dute. Hala, konpainia asko hedatzen hasiko da: Akitania Berriko Eskualdetik Hego Euskal Herrira.

2015ean, Elirale konpainiak Avignongo jaialdiaren aldeko apustua egin zuen, publiko gaztearentzako ikuskizun batekin: Ninika. Avignongo Golovin antzokian izan ziren hiru astetako emanaldiak oso positiboak izan ziren, 200 emanaldi baino gehiago eskaini baitira eta gaur egun ere birak egiten baititu. Alde kuantitatibotik haratago, Avignonek konpainiari lurralde berrietara zabaltzeko aukera eman dio eta, bereziki, Frantzia osora zabaltzeko aukera. Esperientzia honek gure piezak osatzeko moduari oinarri bat emateko aukera eman digu, hala arte aldetik nola ekonomia aldetik ere. Avignonen zeuden prentsa nazionaleko kritikarien artikuluek ere konpainia erreferentzia gisa jarri dute publiko gaztearentzako sorkuntza koreografikoaren arloan.

Avignonetik irtendakoan, ikerketa-lan bati ekin zion konpainiak, Euskal Jauzien sistema koreografikoak keinu-gestualetan eragin dezakeen modua gai gisa jorratuz. Pantxika Telleria bere gestualitate garaikidearen berezitasuna zertan datzan bilatzen ari da. Saltoen, jauzien, eta haien berezitasunen bilketan lan egiten du, 80 urtetik gorako dantzari eta musikarien mugimendua aztertzeko Feldenkraïs metodoan oinarritutako mugimenduaren azteketarako tresnen laguntzarekin. Elirale konpainiaren baitan, bere gogoeta eta ibilbidea egungo euskal dantza tradizionalaren munduko dantzari eta musikariekin elkartrukatzen eta alderatzen du. Bilaketa horrek bere hizkuntza koreografikoaren berezitasunak zorrozki finkatzen laguntzen dio koreografoari, eta aldi berean ikerketa horrek, publiko gaztearentzako ikuskizun berri bat sortzen du: Xihiko. Horrek Scenes Conventionnés sarea garatzeko aukera eman dio konpainiari. Hala, gaur egun, sare profesionala gai da konpainiaren gestualitate identifikagarria eta berezia atzemateko.

Aldi berean, Oa-huetak formaren sorkuntzak euskararekin lotura duen sormen koreografikoaren dinamikan egotea ahalbidetu digu. Bi dantzari, horietako bat dantza tradizionalaren mundutik etorria eta bi urtez dantza garaikidean gure konpainia barruan murgildu dena, profesionalizatu egin dira. Gure konpainiak euskararekiko duen gero eta sentsibilizazio handiagoaren premiei erantzuteko, bi dantzari gazte hauek ere bitartekaritza-lanaren inguruan sentsibilizatu ditu gure konpainiak. Interprete gazte hauekin bi urteko konpromisoa hartu dugu heziketari eta geureratzeari dagokionez, lau urteko ziklo baten barruan, gazteen sustapenerako Porosus Dotazio Funtsaren laguntzari esker. Lankide ditugun interpretariak dira orain bi gazte horiek.

2017an, Pantxika Telleriak bere antzerki-gestualitatea birgaldekatu nahi izan zuen publiko helduari zuzendutako antzezlan koreografiko garaikide batean: Artha. 5 dantzari platoan, “Dantza maitatzeko denbora” jaialdian sortu zen, Biarritzen, 2019ko irailean. Kritika sutsuak jaso zituen prentsa espezializatuaren aldetik. Antzezlana zabaltzeko lanean ari gara.

2019 urteak edukiaren gaiari buruzko ikerketa-lan bat abiarazi du, Arthatik-at izenekoa, eta hiru duoren proposamen bat izango da, triptikozko deklinazio batean, eta publikoak nahastuko ditu, publiko gaztearentzako gure proposamena “… urtetik gorako publiko osora” zabalduz. Testuinguru horretan, 3 urtetik aurrerako gure ikuskizun berria sortzeari ekin diogu: O !. Koreografoak lan berri horrentzako aukeratu duen gailua 8 metroko diametroa duen kupula puzgarri bat da, 4m50eko altuerarekin. 2020ko otsailean sortutako bakarlari-lan honek dantza garaikiderako lehen sarrera-atea izan nahi du umeentzat.

Denboraldia