Kukai Dantza & Brodas Bros

  • Dantza

KUKAI DANTZA

Errenterian sortu eta kokatutako dantza konpainia da Kukai; Jon Maya dantzari eta koreografoaren ekimenez sortu zen, 2001. urtean.

Tradiziotik abiatutako sorkuntza garaikidea ikur duela, elkarlanean oinarritutako lengoaia propio bat landu du urte hauetan, eta horren fruitu dira ondutako kolaborazio eta ikuskizun arrakastatsu andana: Oskara, Erritu edo Gelajauziak ikuskizunak… Marcos Morau, Israel Galván, Cesc Gelabert koreografoekin lankidetzak…

Lengoaia artistiko anitzekin elkarrizketak sustatu ditu (antzerkia, zinema, arte plastikoak, gastronomia…) eta nabarmentzekoa da Kukai Dantzak espazio eta ekimen berezietan lan egiteko adierazten duen gaitasuna: museoak, arkitektura bereziko guneak, naturguneak…

 

BRODES BROS

Brodas Bros nazioarteko hip-hop, dantza eta hiri-kultura konpainia bat da, Bartzelonan sortua, 2006an.

Bi ahizpa eta bi anaia, beren hiri-ikuskizunak antzoki nazional handietara eramaten lehenak.

200.000 ikusle baino gehiagok ikusi dituzte dagoeneko beren ikuskizunak: Brodas bros, Concierto concepto, 4hermanos, Br2, Vibra

SDK munduko txapelketa, Eurobattle 2012 eta Justedebout Spain lehiaketen irabazleak izan dira, behin baino gehiagotan.

“Neurrigabeko energia, teknika, umorea eta irudimena, gazte eta helduak hunkitzen dituena” (El Periódico kazeta)

Kukai Dantzaren webgunea

Site inernet Brodas Bros-en webgunea