Les Chiennes Nationales
- Antzerkia
“Ez da nahikoa ikuskizun bat sortzea, erran ziguten, identifikatu egin behar da!”
Chaînes Nationales eta Eszena Nazionalen artean, hautsi-mautsi bat aurkitu zuten… Eta horrela sortu zen, 2010ean, Les Chiennes Nationales.
Maïa Ricaudek, sorkuntzen arabera, obra baten inguruan (La vie devant soi, Matin brun, Livro do Desassossego) edo gai baten inguruan (nerabezaroa Rouge ikuskizunean, maitasuna Apostrophe(s) ikuskizunean) elkarlanean aritzera gomitatzen ditu aktoreak, antzerkigileak eta artista plastikoak.
"Literatura dena da, oztopo bat izan ezik" (Romain Gary)
Literatura hautatzea ikuskizun baten material gisa, alde batetik erronka bat da, eta bestetik promesa bat. Proiektu horrek asmamen handia izatera bultzatzen du, eta, aldi berean, partekatzeko molde berri bat eskaintzen du. Kontua ez da hemen klasikoa eta modernoa kontrajartzea, oreka aurkitzea baizik. Eta oreka hau bilatzen du Maïa Ricaudek bere ibilbidean eta arrazoibidean.
Denboraldia
Webgunea: https://www.leschiennesnationales.com