L'Eté des Sauvages

  • Dantza
  • Antzerkia

“L'été des sauvages” erranaldiak, quebectar zaharrean, “larrazken hondarreko gozotasuna” erran nahi du. Izan ere, hori da gure ikuskizunetan irudikatu nahi duguna: jendearen gozotasun delikatua.

L’été des sauvages konpainiak ingurumen desberdinetarik jin artistak biltzen ditu: idazketa, antzerkia, dantza, musika, diseinua. Denek dute mundu biziak eraikitzeko lehia, non diziplinartekotasuna lanaren zerbitzura baitago.

Ikuskizunaren eta gizabanakoen zerbitzura dagoen giza eta arte-lankidetza bultzatzen du konpainiak, egun eguzkitsu baten amaierako giro alai eta atseginean.

Gazteekiko sentikorra da, baina, gaur egun, jende guziendako –haurrak, nerabeak eta helduak– sorkuntzak eskaintzen ditu.

Sorkuntza-amaturretarako tailerretan, ikastaldietan eta eskoletako bitartekaritza saioetan ere parte hartzen dute konpainiako artistek. Orduan, beren larrazken hondar gozo baina basatietan murgilduko zaituztete!