(Mic)zzaj konpainia

  • Antzerkia
  • Musika

Konpainia 2002an sortu zen, Pierre Badaroux konpositore eta kontrabaxu-joleak bultzaturik. (Mic)zzaj lengoaien eta forma artistikoen bidegurutzean kokatzen da, eta lehen urratsean musikaren eta soinuaren bidez elikatzen da.

Zuzeneko musika, musika elektroakustikoa eta soinu-paisaiak uztartzen dituzten proposamen artistikoen berezitasunari esker, eta sarritan elkarrekin eman eszenatokiko baliabideei esker, jende anitz elkartzeko eta sare profesionalen – Eszena Nazional, areto hitzartu, CDN edo Estatuko Antzerki Zentro, festibal, hiriko antzoki eta museoen– onarpena biltzeko gaitasuna izan du.

Era berean, soinu-kontakizunaren, sorkuntza elektroakustikoaren, musika inprobisatu edo idatziaren inguruko transmisio-ekintzak garatzen ditu, mota anitzeko jendeei, eta, batez ere, gazteei zuzenduz.

Savoian plantatua da (Mic)zzaj. 2015etik 2017ra, egonaldia egin zuen Dôme Théâtre – Scène conventionnée d’Albertvilleko antzokian. 2020tik 2022ra, Château Rouge – scène conventionnée d’Annemasse antzokiko konpainia asoziatua izanen da.

Kideak:

  • Pierre  Badaroux
  • Sarah Auvray
  • Nicolas Roy

Denboraldia


Webgunea: www.miczzaj.com 

Facebook: https://www.facebook.com/ciemiczzaj.pierrebadaroux 

Instagram: ciemiczzaj