Non nova konpainia - Phia Ménard

  • Antzerkia

Phia Ménardek sortu zuen Non Nova konpainia, 1998an. Honako hau izan zen arau fundatzailea: “Ez dugu ezer asmatzen, baina gauzak desberdinki ikusten ditugu: Non nova, sed nove.”

Konpainia Nantesen plantatua da, bere sorkuntza lekua den egoitzan; han ditu entsegu estudioa, eraikuntza tailerra, jantzi tailerra, dekoratuen biltegia eta bulegoak. Leku horrek ikerketa lana egiteko eta ikuskizunak sortzeko aukera ematen dio konpainiari.

Non Novak alor anitzeko proiektuen inguruan biltzen ditu artistak, teknikariak eta ingurumen desberdinetarik jin pentsalariak. Ez da kolektibo bat, talde profesional bat baizik, eta Phia Ménardek eta Claire Massonnetek zuzentzen dute. 40 lagun inguru biltzen ditu, proiektuak sortzeko, topaketak egiteko eta irudimena eta trebetasunak elkarrekin lantzeko beharraren inguruan.

1998an sortu zenetik, No Nova konpainiak bere sorkuntzak aurkeztu ditu Hego Afrika, Alemania, Argentina, Australia, Austria, Belgika, Benin, Birmania, Brasil, Bulgaria, Burkina Faso, Burundi, Kamerun, Kanada, Cabo Verde, Txile, Txina, Kolonbia, Hego Korea, Kroazia, Danimarka, Eskozia, Brunei, Arabiar Emirerri Batuak, Ekuador, Espainia, Estatu Batuak, Errusia, Finlandia, Frantzia, Gabon, Grezia, Haiti, Hong Kong, Hungaria, Indonesia, Irlanda, Italia, Japonia, Jordania, Kosovo, Laos, Maurizio uhartea, Libano, Letonia, Madagaskar, Malaysia, Mali, Maroko, Mexiko, Namibia, Niger, Nigeria, Portugal, Erresuma Batua, Serbiako Errepublika, Senegal, Singapur, Eslovakia, Suedia, Suitza, Taiwan, Thailandia, Togo, Uruguai eta Yemenen.


Kideak:

Teknika arduraduna: Olivier Gicquiaud

Ekoizpen arduraduna: Clarisse Mérot Komunikazio arduraduna: Adrien Poulard.
La Trilogie des Contes Immoraux (pour Europe) ikuskizunean parte hartzen duen antzerki idazlea: Jonathan Drillet.

Gaur egun ikuskizun biran parte hartzen duten artistak: Marlène Rostaing, Anna Gaïotti, Jeanne Vallauri, Amandine Vandroth, Marion Blondeau, Santana Susnja, Fanny Alvarez, Rémy Balagué, Inga Huld Hákonardóttir, Erwan Ha Kyoon Larcher, Élise Legros, Jean-Louis Ouvrard, Cécile Briand, Silvano Nogueira.
Sorkuntza, ekoizpena eta teknika: Ivan Roussel, Mateo Provost, François Aubry “Moustache”, Fabrice Ilia Leroy, Pierre Blanchet, Rodolphe Thibaud, Philippe Ragot, David Leblanc, Félix Löhmann, Philippe Marie, Manuel Menes, Yolène Guais, Claire Rigaud, Olivier Tessier, Aurore Baudouin, Eric Soyer, Clarisse Delile, Benoit Desnos, Ludovic Losquin, Aliénor Lebert, Gwendal Malard.