Sylvain Huc

  • Dantza

Sylvain Huc koreografo eta dantzariak bere ikerketaren erdian jarri du gorputzaren mugimendua. Aldi berean subjektua, objektua eta bere ikerketen gaia da gorputza, eta gorputz hura aztertzen du bere determinazio sozial, politiko, estetiko, kultural, abstraktu, biologiko edo intimoetan. Gorputza erronka biopolitikoen mende dago, munduko ordena baten mende, eta ordena hari jarraiki behar dio. Baina, gorputzak bere fantasia eta utopia fisikoak ere baditu. Sylvain Huc-en azken obrek, behaketa antropologikoaren eta abstrakzio formalaren arteko bidegurutzean, menderaezinezko subjektuak garela azaltzen dute. Giorgio Agamben filosofoak aipatutako egitekorik ezaren nozioaren haritik, ahalmenaren eta ezintasunaren arteko harremanaren gaia barnatzen du. Gorputzei agertoki batean “egitekorik ez emateak” ondorio gisa dakar haien beste erabilera posible bat ikusaraztea, gorputzaren ohiko agindu eta  manu material, biologiko, ekonomiko eta sozialetarik libro. Beste gorputz mota bat agertzen da orduan. Gorputz poetikoa.

Gorputza bere obra guzien erdian kokatzen badu ere, Sylvain Huc-i gustatzen zaio gorputz hura soinu eta argi ingurunearekin lotzea. Horrela, sentsazio eta emozioz betetako ehuna sortzen du, non gorputza heda baitaiteke, batzuetan ongi hezia, beste batzuetan basatia. Fabrice Planquette ikus-entzunezko artistarekin duen lankidetza ikus-arteetarako eta arte plastikoetarako gogo biziaren isla da. Artearen historian ondo trebatu bada ere, “arkeologia” hura orainaldira sartzeko bide bat baizik ez da beretzat. Formak aztertzen segitzen du, harreman-formak hain zuzen; ez beren baitan hetsirik diren objektuak, baizik eta harreman-dinamikoak. Ikuspegi horretatik, 2023an eta 2024an bi obra sortzeko Thiago Granato koreografo eta dantzariarekin egindako topaketa elkarrizketa-prozesu baten erakusle da, autarkia estetiko eta artistikoaren guziz kontrakoa.

Denboraldia