Egonaldiak eta lurralde proiektuak

Egonaldiak eta lurralde-proiektuak

Euskal Elkargoak proiektu artistikoak agertzen laguntzen du. Horretarako, denboraldi guziez, konpainiak errezibitzen ditu hemen egonaldia egin dezaten.

Gauza anitz proposatzen dizkie: leku bat, diru mailako laguntza, laguntza teknikoa edo lurraldearekin eta bertako herritarrekin harremanetan jartzeko laguntza. Hola, artistek gogoetatzeko eta esperimentatzeko beharrezko denbora eta baldintzak aurkitzen dituzte.

Egonaldi bakoitza artistekin batera pentsatua da eta haien beharretara egokitzen da.

  • Sorkuntza egonaldiak hausnartzeko edo lan egiteko denborak dira. Orduan, barnean edo kanpoan, artistak haien artean elkartzen dira, beren proiektuan murgiltzeko.
  • Lurralde-proiektuak beste egonaldi mota batzuk dira. Orduan, konpainiek lurraldearekin harreman zuzena garatzen dute, egonaldiak lekuan berean eginez (ikastetxeetan, zahar etxeetan edo beste edozein tokitan), edo proiektua elikatuko duten elkarrizketak edo topaketak eginez.

Sorkuntzari laguntzea EHEren kultur proiektuaren funtsezko zeregina da. Guti ikusten den kulturaren parte horri leku garrantzitsu bat emanez, Euskal Elkargoak hautua egiten du konpainiei eta idazketa garaikideei laguntzea eta haiek lurraldean entzunaraztea.

Gerta daiteke sorkuntza fasean diren proiektuak aurrerapen baten karietara aurkeztea. Aurrerapen horiek azken mementoan antola daitezke. Beraz, adi egon, eta horien berri izan agendaren edo gure Facebook orriaren bidez!

Egonaldiak, lurralde-proiektuak, aurrerapenak… Zer dira horiek denak? Argibide gehiago, ikuskizun biziaren hiztegitxoan!